Aurkezpena – Zabalbideak
Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.

94 411 8534

zabalbideak@zabalbideak.org

 

Aurkezpena

Zabalbideak Eguneko Arretarako Zerbitzu bat da, foru titulartasunekoa, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua, Emankor Sareak garatua eta Inklusiorako Zerbitzua erabiltzen duten gazteei zuzendua (18-23 urte). Beraren eginkizun nagusia da integrazio soziolaboralaren alde egitea eta kolektibo horren autonomia eta independentzia pertsonala sustatzea.

Horretarako, Zabalbideak-ek hainbat jarduera eta prestazio betetzen ditu, babes integrala eta akonpainamendu indibidualizatua eskainiz, erabiltzaile bakoitzaren beharretan oinarrituta diseinatutako Arretarako Plan Indibidualean ezarritakoaren arabera.

Gizarte-bazterketa prebenitzeko eta erreferentziazko figura heldu egonkorrik ez duten gazteen emantzipazio-prozesuak sostengatzeko xedez, zerbitzuak diziplina anitzeko talde sendo baten sostengua du, funtsezko alderdietan laguntzeko eta orientatzeko, hala nola, prestakuntza, laneratzea, sostengu pertsonala, gizarte-laguntzako sarea sortzea, etxebizitza bilatzea, kudeaketa administratiboaren eta norberaren ekonomiaren tramitazioa, eta abar.

Historia

Zabalbideak 1997an sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizartekintza Sailak osatzen duten Bizkaiko Osabide Hezkuntzarako Partzuergoak bultzatutako HIOZ Programa gisa (Harrera, Informazio eta Orientazio Zerbitzua).

20 urtez baino gehiagoz egindako ibilbidean, zerbitzua inplementatu eta sendotu ahal izan da zenbait mailatan, eta, gainera, prestazioak areagotu egin dira. 2012an, indarrean dagoen hitzarmena sinatu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailarekin, eta harrezkero proiektua bi programatan banatzen da: Zabalbideak eta Itsasargi Etxea.

Gaur egun, esku-hartze guztiak erreferentziazko puntu bakar batean egiten dira: Zabalbideak, Eguneko Arretarako Zerbitzua.

Balioak

Konpromisoa

Ardura bat gureganatu eta hartzen dugu gazteria kalteberenarekin, tresnak eta baliabideak haren eskuetan jarriz. Haiekin batera lan eginez euren helburuen lorpenean

Akonpainamendua

Sostengu- eta laguntza-harremana, azken helburutzat duena gaztea ahalduntzea eta haren gaitasunen garapena bultzatzea, modu autonomoan moldatu ahal izan dadin

Gaztearen protagonismoa

Haren helburu eta helmugak lortzeko egin behar duen bidean, beraren bizi-ibilbidearen benetako eraikitzaile bihurtuz

Ilusioa

Gazteengan itxaropena eta baikortasuna sortzeko konpromisoa dugu hartuta, egiten dugunaz gozatuz eta haiekin egiteaz gozatuz

Gardentasuna

Ingresos

  • Salmentak eta zerbitzuak betetzea

  • Erabiltzaileen ekarpenak

Gastos

  • Pertsonalaren alorreko gastuak

  • Beste gastu batzuk

  • Jarduerarako ondasunen erosketa eta hornikuntza

  • Laguntzak