Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.

94 411 8534

zabalbideak@zabalbideak.org

 

Metodologia

Zabalbideak Eguneko Arretarako Zerbitzutik sostengua eskaintzen zaie gazteei hezkuntza, gizarte eta psikologiaren alorretan, baita eguneroko zereginen kudeaketarako ere; horretarako, pertsona bakoitzaren jarraipena egiten da, kasu bakoitzaren erreferentea den profesionalaren bitartez.

Zabalbideak erabiltzaile gazteen beharrak betetzea ahalbidetzen duen euskarri bat da. Horren helburua da ongizate-sisteman parte hartzeko bidea eskaintzea gazte horiei, eta, halaber, oinarrizko eskubideez gozatu ahal izan dezatela euren adineko gazteen baldintza berdinetan (etxebizitza, hezkuntza, osasuna, diru-sarrerak, enplegua lortzea, aisialdia, kultura-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak, eta abar).

Zerbitzua esku-hartze sozial eta komunitariorako baliabide bat da, gaztea bere ingurunean gizarteratzea ahalbidetzen duten alor guzietan esku hartzen duena eta haren eguneroko bizitza moldatzeko behar dituen gaitasunak sustatzen dituena; horri begira, orientazioa eskaintzen dio beraren bizitzaren alderdi guztietan, bai banaka eta bai taldeka edo modu komunitarioan.

Banakako esku-hartzea

Esku-hartze hau Zabalbideak Eguneko Arretarako Zerbitzuaren oinarrizko jarduerari dagokio, hau da, gazte bakoitzari akonpainamendua eta orientazio pertsonala eskaintzea beraren heldutasunerako trantsizio-prozesuan.

Banakako akonpainamendu sozialaren lan-metodologia da erabiltzaileekin tutoretzen bidez lan egitea.  Tutoretza horretan, esku-hartzea behar dezaketen arloak lantzen dira, kasu bakoitzaren beharren arabera.

Lan-arloak:

Prestakuntza

Enplegua

Osasuna

Familiarra

Pertsonala

Aisialdia eta parte-hartze soziala

Judiziala

Etxebizitza

Ekonomikoa

Taldekako esku-hartzea

Gazteen kolektiboarentzat komunak diren helburuetan oinarrituta, konpetentziak eta gaitasunak garatzeko proposamenak dituzten tailerrak gauzatzen dira, eta horien bidez eskuratzen diren tresnek banakako akonpainamendua osatzen dute eta lagungarriak dira hazkunderako, norberaren esperimentaziorako, parte-hartze aktiboaren bidezko ikaskuntzarako eta kontzeptuak esperimentazioaren bidez integratzeko; parte-hartzaileen inplikazio aktibo eta kontzientea bilatuz.

GIZARTE-HEZKUNTZAKO ESKU-HARTZEA BIZITZA AUTONOMORAKO ETA EMANTZIPAZIOARAKO

 

Gizarte-hezkuntzako programak etorkizuna eraikitzen laguntzen dien tresna multzo bat eskaintzen die gazteei; horri begira, oinarritzat hartzen den ereduaren ardatzak garapen positiboa, ahalduntzea eta gazteen konpetentzia dira, heldutasunerako trantsizio-bidean.

Gazteen ongizatean zentratuta, gaitasun, jokabide eta konpetentzien arloak sartzen dira barne, horien bidez arrakasta lortu ahal izateko bizitza sozial eta profesionalean eta  prestakuntzan; garapen pertsonalarekin lotutako prestakuntzaren bitartez (autoestimua, berdintasuna, gizarte-gaitasunak, emozioen kudeaketa, asertibitatea, pentsaera kritikoa, eta abar). Halaber, bizitza independenterako funtsezkoak diren konpetentzia instrumentalen kit bat ere eskaintzen zaie (bizimodu osasungarriko ohiturak, sukaldaritza, tramite administratiboa, eta abar).

AISIALDIKO ETA PARTE-HARTZE SOZIALEKO JARDUERAK

 

Aisialdi eta parte-hartze sozialaren arloa hazkunde pertsonal eta sozialerako tresna bat da, eta baita osasun- eta prebentzio-iturri bat ere; ondo sentitzen, interes berriak aurkitzen eta euren harreman sozialen garapena sustatzen laguntzen duten bizipenak batuz.

Aisialdiarekin, bizikidetzarekin eta parte-hartzearekin lotutako esperientzia atsegingarri eta aberasgarriak bizitzeko espazio eta uneak sortu eta dinamizatzearen bitartez, sostengurako sare sozialak handitzen laguntzen duten balioak, jarrera positiboak eta gaitasunak eskuratzearen alde egiten da.

Sareko esku-hartzea

Ezinbestekoa da komunitatean eta komunitatearekin lan egiteko beharra betetzea, hortik abiatuta, instituzio guztiekin eta inplikatutako gizarte-ehunarekin koordinatuta, arrisku sozialeko egoerak sortzen dituzten prozesuak prebenitu eta/edo arindu ahal izateko.