Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.

94 411 8534

zabalbideak@zabalbideak.org

 

Tutoretzapean egondako gazteak

Tutoretzapean egondako gazteak dira euren haurtzaro gehiena Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzapean bizi izan dutenak eta adinez nagusi izatera iristen direnak. Gazte horiek tutoretzapean egotera eraman dituzten arrazoiak askotarikoak izan daitezke: arduragabekeria, tratu txarrak, pobrezia larria, migrazioak, eta abar. Pertsona hauek oso egoera zaila bizi izan dute euren haurtzaroan eta/edo nerabezaroan, eta horregatik egon dira  haurrak babesteko zerbitzuaren babespean.

Gazte guztientzat, 18 urte betetzeak tutoretzaren babesa galtzea dakar berekin, tutoretzapean egotera eraman zituzten arrazoiak konponduta dauden edo ez alde batera utzita.

Tutoretzapean egondako gazteek zailtasun bikoitza duen erronka bati aurre egin behar diote: 18 urterekin emantzipatzea eta etapa berri bati aurre egin behar izatea horretarako beharrezkoak diren heldutasuna, baliabide sozial eta ekonomikoak eta familia-sostengua izan gabe eta heldutasunerako trantsizioari modu egokian aurre egiteko beharrezkoa den sare soziala izan gabe.

Etapa zail bat da, bizirik irauteko borroka garbia eskatzen duena; izan ere,  gazte horiek bizitzeko leku bat eraiki behar dute, eta aldi berean prestakuntza jaso, lan bat lortu eta mantendu, euren ekonomia prekarioa kudeatu, lagun-sare on bat lortzen saiatu, euren historia propioa ulertu, euren iraganarekin bizi eta oraina eraiki, eta hori guztia oreka emozionalari eutsiz. Emantzipatzea erronka handi bat da, euren konpetentzia eta indar guztien balioa erakustea eskatzen diena.

Sostengu-sare sozial propiorik gabe, emantzipazio-prozesua zaila da haientzat ; izan ere, ez dago inola ere bermatuta gazteek autonomia maila nahikoa lortu dutenik une horretan, eta, hortaz, pertsona horiek kalteberatasun nabariko egoeran geratzen dira.

Horregatik guztiagatik, Zabalbideak-etik akonpainamendua eskaintzen diogu kolektibo horri, bai soziala eta bai hezkuntzaren arlokoa, horren bidez euren gaitasunak bultzatzen laguntzeko eta euren etorkizuna berme handiagoz eraikitzeko behar dituzten tresnak eskaintzeko.