Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.

94 411 8534

zabalbideak@zabalbideak.org

 

Zerbitzura Iristeko Bidea

Hartzaileak

Inklusio Zerbitzua erabiltzen duten gazteak (18-23), haien integrazio soziolaborala, autonomia eta independentzia lortzeko xedez.

Bete beharreko baldintzak

  • Hamazortzi (18) urte baino gehiago eta hogeita hiru (23) baino gutxiago izatea; salbuespenak egon daitezke, Inklusiorako Zerbitzuko Aholkularitza Batzorde Teknikoak baloratutako zirkunstantzia bereziak daudenean.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eta bertan legezko bizilekua izatea eta benetan bizitzea edo bertan benetan bizitzea.
  • Inklusiorako Zerbitzuan gazteentzako arretaz arduratzen den sailak bertara deribatuak izatea, horri buruz aurretik egin beharreko diagnostiko espezializatuaren ostean.
  • Emantzipazio-prozesu bat hartzeko laguntza behar izatea, egoitzatik kanpo.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Haurren Zerbitzutik datozen gazteen kasuan, eskatuko zaie gutxienez 12 hilabeteko lotura izatea zerbitzu horretan jasotako arreta amaitu baino lehen.
  • Egoeraren kontzientzia izatea eta berau aldatzeko motibatuta egotea, hau da, pertsona gai izatea akonpainamendu eta esku-hartzea eskatzeko eta onartzeko, hitzartutako zerbitzuaren profesionalen aldetik eta Inklusiorako Zerbitzuaren aldetik.
  • Asistentzia sanitario espezializatua eta/edo iraunkorra behar ez izatea gizarte-zerbitzuen sarearen berezko ahalmen eta baliabideetatik kanpo.
  • Esku-hartze profesional bat gizartearen eremutik ahalbidetzen duen egonkortasun klinikoko egoeran egotea.

Zerbitzura iristeko prozedura

  • Gizarte-bazterketaren balorazioaren eta diagnostiko espezializatuaren bidez.
  • Bizkaiko Foru Aldundian haur eta nerabeentzako arretaz arduratzen den zerbitzuaren deribazioaren bidez.