Alienum phaedrum torquatos nec eu, vis detraxit periculis ex, nihil expetendis in mei. Mei an pericula euripidis, hinc partem.

94 411 8534

zabalbideak@zabalbideak.org

 

Prestazioak

Zabalbideak Eguneko Arretarako Zentroak prestazioak eta esku-hartzeak eskaintzen ditu. Horien hasierako iraupena 2 urtekoa da, baina gehienez seina hilabeteko bi denbora-tartez luzatu daiteke geroago.

«Prebentzio-programa bat da erabiltzaile gazteei emantzipatzen eta heldutasunerako trantsizioa egiten laguntzeko eta baliabide pertsonalak emateko dena; haren bidez, emaitzak lortu nahi dira gazteen harreman-inklusioan (familiako sareak, sare afektiboak eta sare komunitarioak sortuz eta mantenduz), eta, modu transbertsalean, ekintzak egin nahi dira bizi-autonomian duten galera eteteko.» (59/2019 FORU DEKRETUA)

Prestazioak

  • Hezkuntzaren eta gizarte-hezkuntzaren alorreko esku-hartzea
  • Bitartekotza familia, talde eta komunitate mailan
  • Aisialdiaren eta parte-hartze sozialaren sustapena
  • Sostengu juridiko-administratiboa

Akonpainamendu sozialaren ardatza eguneroko prozesuetan laguntzea da, kontuan hartuta zerbitzuaren xede diren gazteen baldintzapenak, hots, babes-episodio bat bizi izan dutela kontuan hartuta.

Prozesu horien bidez lortu nahi den erronka da alor pertsonalean eragina duten zailtasunak gainditzea (prestakuntza, osasuna, enplegua, etxebizitza, familia, egoera ekonomikoa), beste behar batzuk betetzeaz batera (aisialdiko eta harremanetako ohiturak; erabiltzailea bere ohiko ingurunean integratzea, eta abar.).

Programaren lehentasuna da behar indibidual zein kolektiboak betetzen laguntzea, gazteen autonomia sustatzeko eta emantzipazio-prozesu egokietan finkatzen laguntzeko.

Espazio hau gazteen artean sortzen diren beharrei erantzuten dien prestazio multzo gisa itxuratzen da, hau da, babes-espedientea duten eta 18 urte betetzean modu autonomoan moldatu behar diren gazteen artean sortzen diren beharrei erantzuten dien prestazio multzo gisa.

Akonpainamendu sozialeko programak gauzatzen dituen zereginak honako hauek dira: informazioa, orientazioa, sostengua, bitartekotza beste baliabide eta zerbitzu batzuekin (hezkuntzakoa, lanekoa, judiziala, administratiboa, sanitarioa, aisialdikoa, bizilekuari lotutakoa, ekonomikoa, eta abar.)

Gisa berean, babes hori beraren gizarteratze-espazioetara ere iristen da: familia, lagunak, berdinen sareak edo komunitatea.

Gure lana gaztearekin batera bere egoera pertsonalerako alternatiba egokienak zein diren ebaluatzen hasten da.
Dena den, arlo honetako lana ez da etxebizitzaren lorpenarekin amaitu, baliabideen banaketarekin zerikusia duen guztia barne hartzen du, denborak… osasuna, elikadura, garbiketa eta girotzea edo etxebizitza hobetzea, konpontzea, oinarrizko beharrei aurre egiteko. bizikidetza arazoak, eta horrek eragin zuzena du gaztearen ongizatean. Era berean, arlo honek hainbat alderdi lantzeko aukera ematen digu: gaitasunak eta trebetasunak ikastea, elkarbizitza egokirako baliabideak eta gaitasunak sortzea eta emantzipazio proiektu pertsonala garatzea.
Apustu honek eskatzen dituen ezaugarri teknikoak hauek dira:

– Zaintza pertsonala: erabiltzaileek laguntza, partziala edo osoa, jasotzeko prestazioa: (i) beren zaintza pertsonalerako beharrezkoak diren eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak, (ii) beren familia-ingurunearekin eta komunitatearekin lotzen diren jarduera instrumentalak. Era berean, hala badagokio, horiek egiteko beharrezkoak diren gaitasunetan trebatzea barne.

– Etxeko zaintza: erabiltzaileek laguntza, partziala edo osoa, eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak burutzeko, bereziki elikadurarekin, arroparekin eta garbiketa-mantenimenduarekin lotutako etxeko lanak egiteko laguntza jasotzen duten prestazioa. , bere antolaketa erraztuz, hala badagokio, aipatutako zereginak betetzeko beharrezkoak diren gaitasunetan trebatzea barne.

Eguneko Arretarako Zerbitzuak sostengu eta orientazio psikologikoa jasotzeko espazio bat eskaintzen die horren beharra duten gazteei, jarrerak, pentsamenduak, ohiturak, sentimenduak eta gustuko ez dituzten edo arazoak sortzen dizkieten jokabideak lantzeko.

Helburua da eragin traumatikoa izan dezaketen gertaera edo zirkunstantzia jakin batzuk gainditzea, gaztearen etorkizuneko garapena eta integrazioa blokeatu ez dezaten.

Psikologoak, gazteak eta hezitzaileak baloratzen dute, elkarrekin batera, ea erabilgarria eta bideragarria ote den laguntza psikologikorako proposamen bat; hori eginda, hasiera ematen zaio esku-hartze terapeutikoari.

Garai batzuetan, arreta psikologikoak lehentasun handia hartzen du gaztearentzat, bere inpaktu eta ondorioengatik, zeren horrek ahalbidetzen baitu beste arlo batzuk lantzen hastea, alderdi kritikoak konpondu eta gero.

 

Arlo indibiduala


  • Aurretiko informazioa biltzea: gaztearen harrerarako elkarrizketa, hasierako ebaluazio psikologikoa eta beharren detekzioa, esku-hartze psikologikorako proposamena ebaluatzeko eta haren erabilgarritasuna eta bideragarritasuna planteatzeko.
  • Zeharkako sostengu pertsonal eta terapeutikoa hezkuntza-harremanean. Hezitzaileak koordinatzeko eta haien lana indartzeko zereginak, esku-hartzearen ardatz nagusia abordatze psikologikoa denean, gainerako arloetan aliantza terapeutikoekin lan eginez.
  • Esku-hartze terapeutikoa gaztearekin eta helburuen detekzioa, “kontratu terapeutikoa ezarriz” konpongarria den arazo bati dagokionez. Funtsean, erabakiak hartzeko gaitasuna indartzea ahalbidetzen duen laguntza terapeutikoa eskaintzea, kontuan hartuta heldutasunerako trantsizioa azkar eta estutasunekin gertatzen dela.

Familiaren arloa


Halaber, programak lan sistematiko bat egiten du gaztearekin eta haren familiarekin, hori egokitzat jotzen denean Arretarako Plan Indibidualaren (P.I.A.) helburuak lortzeko, betiere gazteak berak baimentzen badu.

  • Bizitzaren historia lantzea, gaztearekin batera, haren jatorria aztertuz eta senideak ezagutuz, gurasoen irudiak babesteko, berreraikitzeko edo berreskuratzeko.
  • Gazteak familia-ingurunean izan lezakeen kokapena aztertzea, planteatzea eta/edo azpimarratzea, etxera itzuli ahal izateari begira
  • Gaztearen eta bere senideen arteko distantzia egokia lortzeko gogoeta eta lanketa, edozein formulazio pertsona batek, bi pertsonak, hiru pertsonak edo pertsona gehiagok egingo dutela abiapuntutzat hartuta.

Taldearen arloa


Bizileku-eremuetan taldeekin esku hartzearen helburua da arreta indibiduala osatzea. Horretarako, taldekako tailerrak abiatzen dira, kolektibo horri zuzendutako eduki espezifikoekin.

Programa honen helburua da emantzipazio-prozesua erraztea kalteberatasun sozialeko egoeran dauden eta tutoretzapean egon diren pertsonei; horretarako, konpetentzia eta gaitasun pertsonalak eskuratzearen alde egiten da, eta aukeren sarea zabaltzen da, borondatezko erreferente kualifikatuen harreman batetik abiatuta, ingurune informal batean.

Horretarako, 27 eta 60 urte bitarteko boluntarioak bilatzen dira, mentore izateko. Mentore horiek gazteei laguntzen diete euren emantzipazio-prozesuan, erreferente gisa funtzionatzen dute haien bidean, eta erabakiak hartzen eta gestioak egiten laguntzen diete euren eguneroko bizitzan. Topaketa eta jardueren bitartez, ahaleginak egiten dira egunez egun lotura bat eta konfiantzazko harreman bat sortu daitezen, erronka eta zailtasunei aurre egiten laguntzeko xedez.

Egiten diren zeregin eta jarduerak mentorearen eta mentorizatuaren artean adosten direnak dira: aisialdiko jarduerak, jarduera akademikoak, kirol eta kultur jarduerak, eta abar. Halaber, mentoreek laguntza eskaintzen dute eguneroko bizitzaren jardueretan, konfiantzazko harremana eta elkarrekiko ezagutza garatu ahal izateko, eta, horri esker, adostutako lan-planaren helburuak lortu ahal izateko.

Mentoretza-harremanak gutxienez 6 hilabeteko iraupena du. Topaketa informalak 1-1 modukoak dira, eta haien iraupena ordubete eta erdi eta bi ordu bitartekoa da. Lehenengo 3 hilabeteetan astean behin egiten dira, eta laugarren hilabetetik aurrera hamabost egunean behin. Topaketa horien erreferentea gaztearen eta boluntarioaren jarraipena egiten duen zerbitzuko hezitzaile bat da, prozesuaren koherentzia segurtatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO